18:31

Txirrindularitza

Klaiskoa 2019

Evenepoel belgikar gazteak irabazi du Donostiako Klasikoa

Agentziak | Erredakzioa

Kilometro batzuk Tom Skujinsekin batera egin ostean, iheskidea atzean utzi du eta azken zazpi kilometroak berak bakarrik egin ditu.

16:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Remco Evenepoel belgikar gazteak irabazi du Donostiako Klasikoko 39. edizioa, Julian Alaphulippe iazko irabazle eta garaipena lortzeko faborito nagusiak lasterketa utzi eta gero.

Deceuninck-Quick Step taldeko txirrindulariak Murgil Tontorra izeneko mendatera egin duten igoeran hautsi du lasterketa. Errepide estu eta gorabeheratsuan, ehunka zaleren artean, faboritoekin batera joan da lasterketa buruan.

Mikel Landa atzean geratuta zegoen, arabarra ez da bere sasoirik onenean egon, baina Alejandro Valverde munduko txapelduna eta Egan Bernal Tourreko irabazlea aurrean izan dira. Hala ere, Evenepoel ordurako ihes eginda joan da Tom Skujinsekin batera, eta iheskidea ere atzean utzi du helmugarako zazpi kilometrora.

Taldea Evenepoel harrapatzen saiatu da, baina belgikarrak aldeari ondo eutsi dio eta bera bakarraik sartu da Donostiako helmugan, garaipena berea zela sinestu ezinik eta malkoen artean.

Euskaldun onena Gorka Izagirre izan da, gipuzkoarra laugarren izan da helmugan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena