Txirrindularitza
Kontratu-berritzea
Erredakzioa
Euskal txirrindulariak Kazakhstango taldean jarrituko du, 2020 eta 2021 denboraldietan.
Omar Fraile. Argazkia: EiTB
Omar Fraile euskal txirrindulariak kontratua berritu du Astana taldearekin, bi urtez. Ondorioz, 2020 eta 2021 denboraldietan Kazakhstango taldean jarraituko du txirrindulari bizkaitarrak, asteazken honetan (uztailak 31) Astanak jakinarazi duenez.
"Talde hau familia bat bezalakoa da, eta familia horren kide izaten jarraitu nahi dut. Sentimendu honekin batera, daukagun talde profesionalari eta material bikainari esker, erraza izan da kontratu-berritzea sinatzea", adierazi du Frailek.
"Astanak duen jarrera oso erakargarria da, eta oso harro nago talde honetan jarraitu ahal izateaz. Eskerrak eman nahi dizkiet taldeko arduradunei eta babesle nagusia den Samruk-Kazynari, taldearengan duen konfiantzagatik", gaineratu du.
Astanak 2018an fitxatu zuen Omar Fraile, eta urte horretan garaipenak lortu zituen Frantziako Tourrean, Romandiako Itzulian, eta Euskal Herriko Itzulian. 2019 denboraldian, ordea, hainbat eroriko izan ditu. Hala ere, Murtziako Itzulian bosgarren izan zen, eta hamaikagarren Indurain Sari Nagusian. Ion Izagirreri lagundu zion Valentziako eta Euskal Herriko Itzuliak irabazten, baita Fuglsangi Liege-Bastogne-Liege klasikoan garaipena lortzen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa