Txirrindularitza
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
74. Getxoko Zirkuitua - Otxoa Anaiak Memorialen parte hartuko zuela esan zuen ekuadortarra Burgosko Itzulian ere izango da, abuztuaren 13tik 17ra bitartean.
Richard Carapaz Italiako Giroko 14. etaparen garaipen ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Richard Carapaz ekuadortarra, azken Italiako Giroaren irabazlea, Burgosko Itzulian izango da Movistar taldearekin. Lasterketa abuztuaren 13tik eta 17ra bitartean lehiatuko da, iturri ofizialak dioten arabera.
Gainera, Carapazek 74. Getxoko Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memorialean ere parte hartuko du, uztailaren 31n. Horrenbestez, Espainiako Itzulia prestatzeko bi data egin ditu ofizial.
Honako hauek izango dira Burgosko Itzuliaren etapak guztiak:
1. Etapa; abuztuak 13, asteartea: Burgos (katedrala) – Burgos (gazteluaren behatokia), 162 km.
2. Etapa; abuztuak 14, asteazkena: Gumiel de Izan – Lerma, 155 km.
3. Etapa; abuztuak 15, osteguna: Sargentes de la Lora (Geoparkea) – Picon Blanco, 150 km.
4. Etapa; abuztuak 16, ostirala: Atapuerca (Aztarnategia) – Clunia (erromatar antzokia), 174 km.
5. Etapa; abuztuak 17, larunbata: Santo Domingo de Silos - Neilako Aintzirak, 146 km.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa