Txirrindularitza
Ofiziala
Agentziak | Erredakzioa
Gainera, Bradley Wigginsek eta Bauke Mollemak podium berria osatzen dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Juanjo Cobo eta Chris Froome 2011ko Espainiako Itzuliaren podiumean. Argazkia: EFE
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) Juanjo Cobo zigortu du 2011ko Espainiako Itzulian dopina egiteagatik eta Chris Froome izendatu dute itzuli horretako txapeldun ofiziala.
UCIk Kantabriako txirrindularian sustantzia ilegalak aurkitu zituen 2009 eta 2011 bitartean. Cobok Espainiako Itzuliko sailkapen nagusia irabazi zuen, 13 segundoko aldearekin.
Horrenbestez, Chris Froomek 2011ko Espainiako Itzuliko garaile berria da. Horrela, birritan irabazi du britainiarrak itzuli hori, guztira 7 itzuli ‘handi’, irabazitako lau Tour eta Giro bakarrarekin batera.
Gainera, Bradley Wigginsek eta Bauke Mollemak podiuma osatzen dute, bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa