17:01

Txirrindularitza

Lieja-Bastogne-Lieja

Gilbertek Lieja irabazi eta Ardeetako hiru klasikoak eskuratu ditu

Erredakzioa

Omegako belgikarra bikain aritu da eta Schleck anaiei gailenduta asteko hirugarren klasikoa irabazi du. Samuel Sanchezek hamargarren amaitu du lasterketa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Philippe Gilbertek irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja klasikoa, Ardeetako Hirukotea itxi duen lasterketa. Belgikarrak hiru lasterketak irabazi ditu, balentria izugarria eginda.&' || 'nbsp;Podiumean Schleck anaiak izango ditu ondoan.

Gilbertek, klasikoetako laugarren garaipena jarraian lortu du. Flecha Brabanconnea izan zen lehena, gero Amstel Gold Race lasterketa, Fleche Wallone eta azkenik Lije-Bastoñe-Lieje. Belgikako txirrindulariak, guztira, zortzi klasiko irabazi ditu, Bernard Hinault frantziarrak bezala.

Ihesaldia gauzatzeko ahaleginak, lehen kilometrotik hasi dira. 10. kilometrorako, zortzi txirrindularik ihesaldi sendo bat eratu dute: David de Lay (Ag2r), Fredrik Kessiakoff (Astana), Eduard Vorganov (Katusha), Thomas De Gendt (Vacansoleil), Tony Gallopin (Cofidis), Mickael Delage (FDJ) eta Yannick Talabardon (Saur-Sojasun).

Philippe Gilbertek Ardeetako hiru klasikoak lortzea izan du helburu. Hiru lasterketak irabazten azkena, Davide Rebellin izan zen 2004 urtean. Horregaitik, Omega taldeak ihesaldian une oro kontrolatu izan du.

Helmugara heltzeko 80 kilometro falta zirelarik, talde gogorra sortu da aurrealdean, ihesaldiko txirrindulariak eta tropeletik aurrerapausoa eman dutenek bat egin baitute: Enrico Gasparotto (Astana), Juan Manuel Garate (Rabobank), Greg Van Avermaet (BMC), Jerome Pineau (Quick Step), Blel Kadri (Ag2r), Dario

Cataldo (Quick Step), Damiano Caruso (Liquigas), Laurens Ten Dam (Rabobank), Yannick Talabardon (Saur) eta Mickael Delage (FDJ).

Tropezaren kontrola, Schleck anaien Leopard taldeak eta Gilberten Omegak hartu dute. Vinokouroven Astanak, hiru txirrindulari sartu ditu aurreko postuetan, baina Gasparotto ihesaldian sartu denez, taldeak ez du lanean parte hartu.

Helmugarako 21 kilometro falta zirela, igoera bat tarteko, erasoa jo zuten Schleck anaiek. Bere gurpilera Gilbert eta Grez Van Avermaet (BMC) eraman zuten. Segundo batzuk geroago, Vinokouroven matxura batek kazajstandarraren bizikleta-aldaketa ekarri du eta garaipena errepikatzeko aukerarik gabe gelditu da Astanakoa. Igor Antón (Euskaltel) eta Alexander Kolobnev (Katusha) erdibidean gelditu dira.

Luxenburgeko anaiak auzolanean aritu ziren Gilbertekin batera lasterketaburuan, Avermaet atzean utziz eta etapa Belgikako txirrindulariaren eta Schleck anaien lehiaren menpe gelditu zen.

Helmugarako sei kilometro falta zirela Gilbertek erasoa jo zuen. Andy atzean gelditu zen baina jaitsieratxo batean berriro heldu zen lasterketaburuaren parera. Garaipena hirukotearen artean zegoen.

Frankek, une oro taldetxoaren azken postuan, Gilberten gurpila hartu zuen, baina belgikarrak azken bihurgunean joaldia eman eta nagusitasun osoz irabazi zuen.

Lieja-Bastogne-Liejako sailkapena:

1. Philippe Gilbert (Omega Pharma Lotto) 6:13:18
2. Frank Schleck (Leopard) d.b.
3. Andy Schleck (Leopard) d.b.
4. Roman Kreuzigr (Astana)
5. Rigoberto Urán (Sky)
6. Chris Sorensen (Saxo Bank)
7. Greg Van Avermaet (BMC)
8. Vincenzo Nibali (Liquigas)
9. Bjorn Leukemans (Vacansoleil)
10. Samuel Sánchez (Euskaltel Euskadi)

Azken hamar irabazleak:

2011 Philippe Gilbert (BEL)
2010 Alexandre Vinokourov (KAZ)
2009 Andy Schleck (LUX)
2008 Alejandro Valverde (ESP)
2007 Danilo Di Luca (ITA)
2006 Alejandro Valverde (ESP)
2005 Alexandre Vinokourov (KAZ)
2004 Davide Rebellin (ITA)
2003 Tyler Hamilton (USA)
2002 Paolo Bettini (ITA)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena