Txirrindularitza
Holandan
Erredakzioa
Pharma-Lottoko belgikarra 'Purito' Rodriguezen aurretik sartu da, eta, iaz bezala, klasika hau irabazi du.
Philippe Gilbert Pharma-Lottoko txirrindulari belgikarrak garaipena lortu du Amstel Gold Race lasterketan, Joaquim Rodriguez katalanaren aurretik sartuta. Simon Gerransek hirugarren postuan amaitu du, eta Rabobank taldeko Oscar Freirek zazpigarren tokia eskuratu du. Gilbertek, honela, bigarren garaipena lortu du, jarraian, Holandako klasika honetan.
Gilbert sasoi oso onean dago; izan ere, Flecha Brabanzonan ere irabazle atera zen, bere azken lasterketan. Amstel Gold Racen helmugaren kokapena aprobetxatu du: amaiera aldapan gora zegoen, eta horrek aukera asko ematen zizkion.
Sailkapena:
1. Gilbert
2. Joaquim Rodríguez
3. Simon Gerrans
4. Fulgsnag
5. Kolobnev
6. Freire
7. Leukemans
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa