Txirrindularitza
Romandiako Itzulia, 3. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Garaipenari esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian Rui Costaren aurretik eta Primoz Roglic liderrarengandik sei segundora.
David Gaudu, helmugaratzen. Argazkia: Efe.
David Gaudu (Groupama FDJ) frantziarrak irabazi du Romandiako Itzuliko hirugarren etapa, faboritoen taldeko esprintean gailendu ostean.
Garaipen honi esker, Gaudu bigarren da orain sailkapen nagusian, Primoz Roglic lider esloveniarrarengandik sei segundora. Frantziarra bigarren izan zen asteazkeneko etapan.
Romonten hasi eta amaitutako 160 kilometroko ibilbidearen ostean, lasterketako faboritoak ez dira gai izan Groupamako txirrindulariak azken metroetan jotako erasoari erantzuteko. Gainera, azken metro horiek aldapan gora izan dira, % 7,9ko aldaparekin.
Lehen taldetxo horretako kideen artean denbora alderik izan ez den arren, helmugako gainsariek Gaudu sailkapeneko bigarren postura igo dute, Rui Costaren kalterako. Primoz Roglicek lehen postuan jarraitzen du.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa