Txirrindularitza
Lieja-Bastogne-Lieja
Agentziak | Erredakzioa
Mikel Landa zazpigarren sartu da helmugan, irabazlearengandik 57 segundora.
Albisteak (3)
Jakob Fuglsangek (Astana) bere lehen "monumentua" irabazi du igande honetan, Lieja-Bastogne-Lieja lasterketan gailenduta.
Danimarkarra hirugarren izan zen iragan igandeko Amstel Gold Race lasterketan, eta bigarren Flèche Walonen. Gaurkoan indartsuena dela erakutsi du, egun dagoen klasikorik zaharrenean.
Bigarren postua Davide Formolo italiarrarentzat izan da, 27 segundora, eta hirugarrena Maximilian Schachmann alemaniarrarentzat, 57 segundora. Mikel Landa arabarra Schachmannen boskotean sartu da.
Alejandro Valverde errepideko egungo txapeldunak lasterketa utzi behar izan du, helmugatik 103 kilometrora, "zenbait arazo fisiko" izan ondoren, Movistar taldeak jakitera eman duenez. Murtziarrak bosgarrenez irabazi nahi zuen Lieja-Bastogne-Lieja.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa