16:44

Txirrindularitza

Klasiko handia

Paris-Roubaix: Van Summerenek ezustekoa eman du harbidean

Erredakzioa

Belgikarrak helmugatik 15 kilometrora erasoa jo du iheslarien taldetxoan eta faborito nagusien arteko elkarlan eza baliatu du bere palmareseko garaipenik handiena eskuratzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Johan&' || 'nbsp;Van&' || 'nbsp;Summeren belgikarrak irabazi du Paris-Roubaix klasiko handia. Irabazlea, garaipen handirik gabeko langile aparta eta ia bi metroko kirolari handia, aurrena izan da lasterketako 258 kilometroak egiten, 27 harbide-tarte eta guzti.

30 urteko belgikarrak helmugatik 15 kilometrora erasoa jo du iheslarien taldetxoan eta faborito nagusien arteko elkarlan eza baliatu du bere palmareseko garaipenik handiena eskuratzeko.

18 segundora bigarren taldea heldu da,&' || 'nbsp;Cancellara buru duela.&' || 'nbsp;Suitzarrak ezin izan du 2010eko garaipena errepikatu.

Erori ugari izan da tropelean, ibilbidea lehor-lehor izan bada ere.&' || 'nbsp;Tom Boonen belgikarra, lasterketa hru aldiz irabazitakoa, birritan joan da lurrera eta lasterketa utzi behar izan du.

Azken urteetako garaileak:

2011. Johan Van Summeren (BEL)
2010. Fabian Cancellara (SUI)
2009. Tom Boonen (BEL)
2008. Tom Boonen (BEL)
2007. Stuart O''Grady (AUS)
2006. Fabian Cancellara (SUI)
2005. Tom Boonen (BEL)
2004. Magnus Backstedt (SUE)
2003. Peter Van Petegem (BEL)
2002. Johan Museeuw (BEL).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 Zuzenean 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena