16:44

Txirrindularitza

Turkiako Itzulia, azken etapa

Felix Grossschartnerrek irabazi du sailkapen nagusia, eta Ewanek azken etapa

Agentziak | Erredakzioa

Caja Rural taldeko Jon Aberasturi bosgarren sartu da helmugan, eta Euskadi-Muriaseko Enrique Sanz, seigarren.

3:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Felix Grossschartner Bora-Hansgrohe taldeko austriarrak irabazi du 2019ko Turkiako Itzulia, bere ibilbide osoan irabazten duen etapetan banatutako lehen lasterketa da. Seigarren eta azken etapan Caleb Ewanek irabazi du, Lotto-Soudal taldeko txirrindularia, Sakarya era Istanbul artean 172,4 kilometroko ibilbidea egin ostean.

Australiako esprinterrak Sam Bennett harrapatu du irlandarrak esprinta hasi ostean helmugarako kilometro batera. Ewanek bigarren garaipena lortu du Turkian, laugarren etapa ere berak irabazi baitu.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Grossschartner Austriako erlojuaren kontrako egungo azpitxapelduna gailendu da, lidergoa larunbateko etapa nagusian lortu ostean. Podiumeko bigarren postua Valerio Contirentzat izan da, 19 segundora.

Eguneko ihesaldian, Hayato Yoshida japoniarra, Emerson Oronte estatubatuarra, Tim Willems belgikarra eta Lorenzo Fortunato sartu dira, baina helmugarako bost kilometrora harrapatu dituzte, Istanbulen bertan, Deceuninck Quick Step taldeak egindako lanaren ondorioz.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 11:50 - 12:15 ''HELMUGA'' saioa
    22 Zuzenean 12:20 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena