Txirrindularitza
UCI World Tour
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bost txirrindulariz osatutako ihesaldia heldu da helmugara, eta bertan 24 urteko Van der Poel izan da indartsuena.
Mathieu Van der Poel. Argazkia: EFE
Mathieu Van der Poel (Corendon Circus) herbeheretarrak indar erakustaldia eman du asteazken honetan Belgikan jokatu den Flandian Zehar klasikoan. Txirrindulariek 183 kilometroko ibilbidea bete behar izan dute Roeselare eta Waregem herrien artean jokatu den lasterketa burutzeko.
Bost kidez osatutako ihesaldia heldu da helmugara, eta bertan 24 urteko Van der Poel izan da indartsuena.
Bi aldiz ziklo-kroseko munduko txapelduna izandakoak Tiesj Benoot (Lotto Soudal) belgikarraren lehen erasoaldiari erantzun dio, baita Anthony Turgis (Direct Energie) frantziarrak amaierara iristeko 500 metroren faltan egindakoari ere. Aitzitik, gainerako laurak ez dira gai izan herbeheretarrak egindako saiakera bertan behera uzteko, eta, azkenerako, bizikleta bat baino gehiagoko tartearekin sartu da helmugan, besoak gora zituela.
Van der Poelek 4:05:53 behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta bere atzetik sartu dira Turgis eta Bob Jungels (Deceuninck-Quick Step) luxenburgotarra bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Lukas Postlberger (BORA) austriarra eta Benoot izan dira ihesaldiko azkenak helmugaratzen, irabazleak egindako denbora berean.
Tropel nagusiak 19 segundo gehiago behar izan ditu ailegaerako marra zeharkatzeko, Luke Rowe (Sky) britainiarra buru zuela. Alejandro Valverde 31. postuan sartu da, 24 segundora, igandean korrituko den Flandriako Tourra lehiatzeko gertu.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa