Txirrindularitza
Volta (7. etapa)
Erredakzioa
Astana taldeko txirrindulari kolonbiarrak irabazi du Kataluniako Itzulia. Azken etapan, Davide Formolok (BORA) lortu du garaipena.
Albisteak (6)
Bideoak (1)
Miguel Angel Lopez (Astana) kolonbiarrak irabazi du Voltako 99. edizioa, igande honetan egin den zazpigarren eta azken etapan lidertzari eutsi ostean. Davide Formolok (BORA-Hansgrohe) lortu du etapa garaipena.
Azken etapak 143 kilometroko ibilbidea izan du, eta txirrindulariek zortzi aldiz igo behar izan dute Montjuic. Formolo italiarrak eguneko ihesaldia garaipenarekin biribiltzea lortu du, eta 51 segundo atera dizkio bigarren izan den Enric Masi (Deuceninck-Quick Step).
Sailkapen nagusia irabazteko lehian ibili diren txirrindularien artean borroka latza ikusi ahal izan da. Helmugarako 22 kilometro falta zirenean jo du erasoa Adam Yatesek (Mitchelton-Scott), baina 'Superman' Lopezek erasoari eustea lortu du. Adam Yates izan da bigarren sailkapen nagusian eta Egan Bernal (Sky), hirugarren.
Garaipen honekin, Miguel Angel Lopez da Volta irabaztea lortzen duen laugarren txirrindulari kolonbiarra. Lehenago, Nairo Quintana (2016), Hernan Buenahora (1998) eta Alvaro Mejia (1993) kolonbiarrek lortu zuten Kataluniako Itzulia irabaztea.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa