Txirrindularitza
2019ko Kataluniako Itzulia
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Thomas de Gendt belgikarrak liderraren elastikoari eutsi dio. Froomek, berriz, erorikoa izan eta 10 minutu inguru galdu ditu.
Bideoak (1)
Michael Matthews (Sunweb) australiarrak eskuratu du Kataluniako Itzuliko bigarren etapa, Mataro eta Sant Feliu de Guixols (166,7 kilometro) artean jokatu dena. Sailkapen nagusian, Thomas de Gendt (Lotto Soudal) belgikarrak ez du arazorik izan lidergoari eusteko.
Hirugarren mailako hiru mendateri eta haizeari aurre egin behar izan dioten etapan, Australiako esprinterra nagusitu da Alejandro Valverde (Movistar) murtziarraren aurretik. Movistarreko txirrindulariak sei segundoko gain-saria lortu du helmugan, eta beste hiru tarteko helmuga batean. Horrenbestez, 10 segundoko abantaila pilatu du dagoeneko gainerako faboritoekiko.
Horien artean, Chris Froome (Sky) britainiarrak denbora galdu du, erorikoa izan baitu etapa amaitzeko 40 kilometroren faltan. Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulariak hamalau minutuko atzerapenarekin iritsi da helmugara.
Meditarraneo aldetik bi etapa jokatu eta gero, tropelak Pirinioetako bi jardunaldiri ekingo die asteazkenetik aurrera. Horietako lehenengoan, txirrindulariek maila berezikoa den Vallter 2000 mendate gainean aurkituko dute etaparen amaiera, 179 kilometroko ibilbide bete eta gero.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Urreisti-Gorka vs Laduche-Manci |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa