17:41

Txirrindularitza

Tirreno Adriatikoa, 2. etapa

Alaphilippe esprintean gailendu zaio Van Avermaeti, eta Adam Yates da orain liderra

Agentziak | Erredakzioa

Markel Irizar protagonista izan da eguneko ihesaldian sartu delako. Hala ere, topelak helmugara iritsi baino lehen harrapatu ditu iheslariak.

  • Julian Alaphilippe, helmugara sartzen

    Julian Alaphilippe, helmugara sartzen. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Julian Alaphilippe frantziarra aise gailendu zaio Greg Van Avermaet belgikarrari Tirreno Adriatiko lasterketako bigarren etapan jokatutako esprintean. Txirrindulariek 195 kilometro egin dituzte Camaiore eta Pomarange artean. Sailkapen nagusian, Adam Yates da lider berria.

Alaphillipek lau ordu 48 minutu eta 9 segundoko denbora egin du, Van Avermaet txapeldun olinpikoaren eta Alessio Bettiol italiarraren aurretik. Alaphilippek Strade Bianche ospetsua irabazi berri du.

Markel Irizar eguneko protagonistetako bat izan da. Gipuzkoarra eguneko ihesaldian sartu da eta helmugarako 100 kilometrora bost minutuko zuloa egin dute talde nagusiarekiko.

Talde nagusiaren buruan Alaphilipperen Quick Step lanean jarri da eta aldea nabarmen jaisten joan da, helmugarako 13 kilometrora harrapatu dituzten arte.

Alaphilippek erasoa jo du helmugarako 500 metrora eta Van Avermaet atzetik atera zaio. Frantziarrak ez dio belgikarrari aukerarik eman, eta azkenean Quick Stepekoak eraman du garaipena.

Adam Yates, lider

Sailkapen nagusian, Adam Yates da lider berria, eta Brent Bookwalter taldekidea denbora berean da, 5 ordu, 10 minutu eta 34 segundoko denborarekin.

Ostiralean hirugarren etapa jokatuko dute, 226 kilometrokoa, Pomarange eta Foligno artean.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena