Txirrindularitza
3. etapa
Erredakzioa
Saxo Bankeko txirrindulari madrildarrak etapa erregina irabazi du helmuga bakarrean gurutzatuta. Scarponi izan da bigarren eta Leipheimer, hirugarren. Bi hauek Contadorrekiko 22 segundora iritsi dira.
Albisteak (3)
Saxo Bankeko txirrindularia den Alberto Contadorrek irabazi du Kataluniako Voltako hirugarren etapa, etapa erregina. Vall d''en Bas (Girona) eta Vallnord (Andorra) artean burutu da gaurko etapa eta 183 kilometroko ibilbidea gainditu behar izan dute txirrindulariek. Contador, sailkapen nagusiko lider berria da.
Espainiarrak bakarrean gurutzatu du helmuga eta 22 segundora iritsi dira hurrengo bi txirrindulariak. Michele Scarponi izan da bigarren eta Levi Leipheimer, hirugarren.
Horrenbestez, Contadorrek lidergoa kendu dio Gatis Smukulis (HTC Highroad) letoniarrari Voltako etapa gogorrenean.
Hirugarren etapako sailkapena:
1. Alberto Contador ESP (SAXO BANK SUNGARD) 4:45:31
2. Michele Scarponi ITA (LAMPRE-ISD) + 23
3. Levi Leipheimer USA TEAM RADIOSHACK + 23
4. Daniel Martin IRL (TEAM GARMIN-CERVELO) + 35
5. Chris Horner USA (TEAM RADIOSHACK) + 35
6. Alex Cano COL (COL. ES PASION-CAFÉ) + 35
7. Ivan Basso ITA (LIQUIGAS-CANNONDALE) + 38
8. Rigoberto Uran COL (SKY PROCYCLING) + 38
9. Xavier Tondo ESP (MOVISTAR TEAM) + 38
10. Cadel Evans AUS (BMC RACING TEAM) + 50
Sailkapen nagusia:
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa