Txirrindularitza
Seigarren etapa
Agentziak | Erredakzioa
Liderrak bere indarra erakutsi du seigarren etapan eta berak eraman du garaipena gainontzeko faboritoekin batera jokatutako esprintean. Larunbatean azken etapa jokatuko dute.
Albisteak (4)
Primoz Roglic esloveniarrak behin betiko kolpea eman dio Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliari, etapa nagusia irabazita. Guztira, 180 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Ajman eta Jebel Jais gainaren artean. Alejandro Valverdek bosgarren postuarekin konformatu behar izan du, eta azken podiumean bigarren izango da.
Roglicek ondo eutsi die aurkariek Jebel Jaisen egindako erasoei, eta azkenean bera izan da azkarrena helmugan. Horri esker, Itzulia berak irabaziko du, jokatzeke Dubaiko azken etapa geratzen denean.
Esloveniarrak argi eta garbi utzi du zein den Itzuliko txirrindularirik indartsuena, gainontzeko faboritoekin batera jokatutako esprinta irabaziz. Dan Martinek erasoa jo du urrutitik; ondoren, Tom Dumoulin saiatu da, helmugatik 100 metrora, baina Roglicek ez du atentzioa galdu eta berak eman du behin betiko erasoa.
David Gaudu frantziarra hirugarren sartu da, Martin laugarren eta Valverde bosgarren. Murtziarrak ezin izan du esprinta nahi bezala lehiatu eta gainontzekoen denbora berean sartu da (4:15:39), baina beste lau txirrindulariren atzetik
Podiuma, erabakita
Horrela, Roglicek irabaziko du larunbatean Arabiar Emirerri Batuetako Itzulia. Podiumeko bigarren tokian Valverde izango da, 31 segundora, eta Gaudu hirugarrenean, 44 segundora. Esloveniarrak sasoiko dagoela erakutsi die aurten Italiako Giroa irabazteko faborito direnei.
Larunbatean zazpigarren eta azken etapa jokatuko dute, 145 kilometrokoa, Dubain hasi eta amaituta.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa