18:55

Txirrindularitza

3. etapa

Valverdek estreinako garaipena lortu du ostadar maillotarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Primoz Roglic liderraren aurretik sartu da helmugan, Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko hirugarren etapan.

3:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alejandro Valverde (Movistar) txirrindulariak irabazi du Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko 3. etapa, Al Ain hirian hasi eta Jebel Hafeet artean jokatu dena (179 kilometro). Murtziarrak lasterketako lehen etapa menditsua baliatu du ostadar elastikoarekin estreinako garaipena lortzeko.

Valverdek bigarren aldiz irabazi du muino berean, 2018an ere nagusitu baitzen bertan. Horrenbestez, txirrindulari murtziarrak dagoeneko 123 garaipen eskuratu ditu profesional gisa (egungo taldearekin, 100).

Primoz Roglic liderraren Jumbo-Visma taldeak ezarri du erritmoa azken igoeran. Roglic esloveniarra bera izan da erasoari ekin dion lehena, amaierara iristeko hiru kilometro eta erdiren faltan. Valverdek ez du berehalakoan erantzun, kilometro bat geroagora arte itxaron baitu bere erritmoa bizkortzeko.

Apurka-apurka, ihesean zihoazen txirrindulariengana hurbiltzen joan da, eta kilometro baten faltan harrapatu ditu.

Horiekin bat egindakoan, horren kalitatea nagusitu da helmugan, Roglicen eta David Gaudu (Groupama) frantziarraren aurretik.

Ondorioz, Valverde bigarren tokian dago orain sailkapen nagusian, 14 segundoko atzerapenarekin. Asteazken honetan, laugarren etapa lehiatuko dute txirrindulariek. Hatta urtegian amaituko da, eta, batez beste, % 17ko maldak ditu azken 300 metroetan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena