14:10

Txirrindularitza

1. etapa

Roglic da lehen liderra, Jumbo taldekako erlojupekoan nagusitu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Bigarren denborarik onena Tom Dumoulinen Sunweb taldeak egin du, zazpi segundora, eta hirugarrena Vincenzo Nibaliren Bahrainek, bederatzira.

2:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Primoz Roglic esloveniarra da Arabiar Emirerri Batuetako Itzuliko lehen liderra bere taldeak, Jumbok, taldekako erlojupekoan erakustaldia eman ostean. Erlojuaren kontrako saioak 16 kilometroko ibilbidea izan du, eta Jumbok orduko 57 kilometroko batezbesteko abiadura egin du.

Jumbok 16 minutu eta 49 orduko denbora egin du, abiadura bizian, aurkariei aukerarik eman gabe. Bigarren denborarik onena Tom Dumoulinen Sunweb taldeak egin du, zazpi segundora, hirugarrena Vincenzo Nibalinen Bahrainek, bederatzi segundora, eta laugarrena Skyk, 14 segundora.

Alejandro Valverderen Movistar bosgarren izan da, 17:07ko denborarekin, Jumbok baino 18 segundo gehiago eginda. Horrela, Valverde munduko txapeldunak 9 segundo galdu ditu Vincenzo Nibali (Bahrain) eta 18 Roglicekin.

Astelehenean bigarren etapa jokatuko dute, Yas Mall eta Abu Dabi artean, 184 kilometrokoa, eta esprinterrentzat egokia.




Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena