Txirrindularitza
1. ETAPA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ion Izagirre Astanako txirrindulari gipuzkoarra hirugarren tokian sartu da helmugan, irabazlearengandik bost segundora.
Tim Wellens, Andaluziako Itzuliko lehen etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Tim Wellens (Lotto Soudal) txirrindulari andaluziarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko 65. edizioko lehen etapa (170,5 kilometro), Sanlucar de Barrameda eta Alcala de los Gazules artean jokatutakoa.
Lottoko taldeburuak 2018an leku berean lortutako garaipena errepikatu du, nahiz eta orduko hartan laugarren etapan izan zen. Joan zen urtean ere liderraren elastikoa jantzi zuen etapako garaipenaren ostean, eta berarekin jarraitu zuen azken etapara arte.
Wellensek igoeratarako duen ahalmen eta erraztasuna baliatu ditu erritmo gogorra ezartzeko azken 1.000 metroetan, % 11ko bataz bestekoa zuten maldetan. Tropeleko gainerako txirrindulariak belgikarrari ezin jarraituta ibili dira. Hala, bigarren izan den Jakob Fuglsang daniarrak (Astana) irabazleak baino bost segundo gehiago behar izan ditu helmugan sartzeko. Ion Izagirre gipuzkoarra (Astana) hirugarren tokian sartu da, bere taldekidearen denbora berean.
Ostegun honetan, lasterketako bigarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Sevilla eta Torredonjimeno artean (216 kilometro). Aurtengo itzuliko etaparik luzeena izango da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:15 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa