10:40

Txirrindularitza

Andaluziako Itzulia (20-24)

Ion Izagirre eta Pello Bilbao, podiuma egiteko aukerekin

Agentziak | Erredakzioa

Halere, Wellens, Yates eta Luis Sanchez Leon dira faborito nagueienak. Euskadi Basque Country Murias, Team Euskadi eta Caja Rural-Seguros RGA taldeek lasterketan hartuko dute parte.

  • Wellens, 2018ko irabazlea

    Wellens, 2018ko irabazlea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

LXV. Andaluziako Itzulia jokatuko da gaurtik igandera bitartean.

Kadizko Sanlucar de Barramedak hartuko du lehen jardunaldia eta aurtengo garaipena eskuratzeko Tim Wellens (Lotto Saudal), Simon Yates (Mitchelton Scott) eta Luis Leon Sanchez (Astana) dira faborito nagusienak.

Halere ez dira hautagai bakarrak, Astana taldeko Ion Izagirre eta Pello Bilbao sasoian dira eta sailkapeneko lehen postuetan egongo dira ziurrenik.

2018an Wellensek erdietsi zuen garaipena, bigarren Wout Poels (Sky) izan zen eta Marc Soler (Movistar) hirugarrena.

Guztira 19 talde eta 133 txirrindularik hartuko dute parte:

Mitchelton Scott (Australia)

Bharain Merida (Barein)

Sport Vlaadereen, el Wanty-Groupe Gobert, Lotto Soudal (Belgika)

Burgos BH,

Rally Cycling (AEB)

Vital Concept (Frantzia)

Roomport eta Team Jumbo (Holanda)

Nippo-Vini Fantini, endroni Giocattoli eta Bardiani (Italia)

Astana (Kazakhstan)

Gazprom Rusvelo (Errusia)

Movistar,, Euskadi Basque Country Murias, Caja Rural-Seguros RGA eta Team Euskadi.



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    24 16:10 - 16:50 PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa
    24 17:00 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria
    25 23:30 - 00:30 AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena