19:19

Txirrindularitza

Puerto operazioa

Fiskaltzak bi urte eskatzen ditu Eufemiano Fuentesentzat

Erredakzioa

Fuentes, bere arreba Yolanda, Jose Luis Merino eta garai hartan kirol zuzendariak ziren Manuel Saiz eta Jose Ignacio Labarta akusatu ditu osasun publikoaren aurkako delituagatik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali
Madrilgo Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eta beste hainbeste denborarako beraien profesiotik ezgaitzea eskatzen du Eufemiano Fuentes medikuarentzat eta beste lau pertsonarentzat. Puerto operzaioaren barruan pertsona hauek "txirrindularien errendimendua hobetzeko legez kanpoko jokabideak" erabali zituztela ziurtatzen du fiskaltzak.

Efe agentziak behin behineko ondorien idatzian ikusi ahal izan duenez Fiskaltzak osasun publikoaren aurkako delitua ezartzen die honako pertsonei: Eufemiano Fuentes medikuari, bere arreba Yolandari, Jose Luis Merino medikuari, Liberty Seguroseko kirol zuzendaria zen Manuel Saizi eta Comunidad Valenciana taldeko kirol zuzendaria zen Jose Ignacio Labartari.

Akusatuek "glizerolizazio" prozesua erabiltzen zuten. Praktika hau hemetien eta maila altuko hematokritoen kontzentrazioan datza. Honek guztiak txirrindularien errendimendua hobetzen laguntzen du. Fiskaltzaren ustez, honek "eragin larriak izan ditzake kirolariaren osasunean". Izan ere, praktika honek odolaren biskositate maila igotzen du eta ondorioz bihotzak egin beharreko esfortzua ere handiagoa da.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    26 20:45 - 22:45 ESKUBALOIA | EHF: Bidasoa Irun vs Ystads IF HF

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena