Txirrindularitza
4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Yatesek tirakada indartsua eman du azken metroetan eta faboritoen taldeari gailendu zaio. Alejandro Valverde bigarren izan da, eta bi segundora Pello Bilbao eta Ion Izagirre sartu dira.
Ion Izagirre, liderraren jertsea janzten. Argazkia: Efe.
Adam Yates Mitchelton-Scott taldeko txirrindulari ingelesa gailendu da Valentziako Itzuliko etapa nagusian. Guztira, txirrindulariek 188 kilometroko ibilbidea egin dute Vila-real eta Alcossebre artean. Ion Izagirre lider jarri da sailkapen nagusian, eta aukera asko dauka aurtengo edizioa irabazteko.
Santa Lucia baselizarako igoeraren azken metroetan Yatesek erasoa jo du eta etapa irabazi du, faborito guztiei aurrea hartu eta 4:54:57ko denborarekin sailkatuz. Alejandro Valverde bigarrena izan da. Bi segundora sartu dira Astanako Pello Bilbao eta Ion Izagirre, hirugarren eta laugarren, hurrenez hurren.
Izagirrek ondo erantzun die Alejandro Valverdek azken metroetan egindako erasoei eta Murtziakoarekin zuen aldeari eutsi dio sailkapen nagusian lider jartzeko.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa