Txirrindularitza
Mallorcako Challengea
Agentziak| Erredakzioa
27 urteko txirrindularia Emanuel Buchamnn alemaniarrari gailendu zaio helmugan. Hirugarren postua Alejandro Valverderentzat izan da.
Tim Wellens. Argazkia: Efe.
Tim Wellens Lotto-Saudal taldeko belgikarrak irabazi du Serra de Tramuntana Sóller-Deiá Saria, Mallorca Challengeko hirugarren lasterketa.
27 urteko txirrindularia Emanuel Buchamnn alemaniarrari eta Alejandro Valverde munduko txapeldunari gailendu zaie, azken kilometroetan buruz buruko estua izan ondoren.
Eguraldi txarra izan da eguneko protagonista, haizea, euria eta txingorra gogoz egin baitu. Ondorioz, bigarren egunez jarraian, 179 kilometro eta sei mendateko ibilbidea aldatu behar izan dute, Llucen izandako luizien ondorioz.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa