23:59

Txirrindularitza

MALLORCAKO CHALLENGEA

Emanuel Buchmann alemaniarrarentzat izan da Mallorcako bigarren lasterketa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Borako txirrindulariak irabazi du ostiral honetan Andratx-Lloseta trofeoa, Mallorcako Challengeko bigarren proba.

  • Emanuel Buchmann

    Emanuel Buchmann. Foto: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Emanuel Buchmann (Bora Hangrohe) txirrindulariak irabazi du ostiral honetan Andratx-Lloseta trofeoa, Mallorcako Challengea dagokion bigarren lasterketa. Alemaniarra ihes eginda helmugaratu da 172 kilometroko ibilbidea bete ostean.

Tim Wellens belgikarra (Lotto Soudal) eta Bauke Mollema herbeheretarra (Trek Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan.

Lasterketako ihesaldi nagusian lau txirrindulari egon dira: Thomas Hunns (Trek Segafredo), Nico Edet (Team Cofidis), Peio Goikoetxea (Euskadi Fundazioa) eta Oscar Pelegri (Pistako Selekzioa).

Gehienez 3 minutu eta erdiko aldea izan dute, eta tropelak ez du arazorik izan haiek harrapatzeko.

Ondoren, helmugara heltzeko 27 kilometroren faltan, Buchmannek erasora jo du, eta bera izan da etapako garailea.


2019ko Mallorcako Challengeko bigarren probako emaitzak:

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena