11:13

Txirrindularitza

2019ko denboraldia

Euskadi-Murias Omango Tourrean izango da

Erredakzioa | eitb.eus

Taldeak sei etapako itzulian, otsailak 16 eta 21 bitartean, parte hartzeko gonbidapena jaso du. Euskadi-Muriasen aurkezpen ofiziala urtarrilarean 23an izango da, Errenterian (Gipuzkoa).

  • Oscar Rodriguez (Euskadi-Murias). Argazkia: EFE

    Oscar Rodriguez (Euskadi-Murias). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadi-Muriasek 2019 denboraldiko Omango Tourrean parte hartzeko Amaury Sport Organisation (ASO) antolatzaileren gonbidapena jaso du. Arabiar penintsularen ekialdean izango den sei etapetako itzulia, otsailaren 16an hasi eta 21ean amaituko da.

ASOk, Frantziako Tourraren antolatzailea dena ere, antolatzen dituen lasterketa guztien izen-ematea zabaldu dio Jon Odriozolaren Kontinental Profesional taldeari.

Jon Odriozolak, kirol arloko managerrak, taldeak urtetik urtera aurrera egitearen garrantzia azpimarratu du: “Guretzat oso garrantzitsua da Omanen lehiatzea; izan ere, egutegi internazionaleko garrantzi handiko lasterketa mota berri bat ezagutzeko aukera da. Urtetik urtera gure egutegia hobetzen dugu eta horixe dugu xede”.

Oraindik ez da Omango Tourraren ibilbidea aurkeztu baina, Jabal Al Akhdahar gorako 11 kilometroko amaiera izan ezik, esprintean helmugaratzeko etapak espero dira.

Bestalde, Euskadi-Murias taldea, txirrindulari guztiekin batera, urtarrilaren 8tik 14ra bilduko da Benidorren. Aurkezpen ofiziala, berriz, Errenterian (Gipuzkoan), urtarrilaren 23an, izango da. Taldeak Mallorkako ‘Challenge’-a (urtarrilaren 31etik, otsailaren 3ra) eta ‘Grand Prix Cycliste la Marseillaise’-a (otsailaren 3an) izango ditu aurreneko lasterketak.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    22 22:00 - 23:15 PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena