Txirrindularitza
FRANTZIAKO TOURRA
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantziako itzulia antolatzen duen enpresak, Amaury Sport Organisation-ek, izena emateko aukera eman dio.
Oscar Rodriguez, Euskadi-Murias taldeko txirrinndularia. Argazkia: EFE
Euskadi-Muriasek ostegun honetan jakitera eman duenez, 2019an Frantziako Tourrean egoteko aukera ematen duen aurretiko izen-ematea egin du; izan ere, lasterketa hori antolatzen duen Amaury Sport Organisation (ASO) enpresak "bere egutegi osoaren ateak ireki dizkio" taldeari.
Jon Odriozola Euskadi-Muriaseko arduradun nagusiaren esanetan, "Tourra gure ibilbidea estimatzen hasi da, eta aukera eman digu gonbidapena eskatzeko. Eskaera egin dugu eta lehen hautaketan gaude, irteeran egotea oso zaila izango den jakin arren".
Horrez gain, taldeak zabaldutako oharrean jasotzen denez, ASOk antolatzen dituen lasterketa guztietan parte hartzeko eskaerak bidaltzera animatu du Euskadi-Murias ASOk berak. Besteak beste, Paris-Niza eta Dauphine Criteriuma proba entzutetsuak daude aipatu lasterketa horien artean.
Horren aurrean, Odriozola "oso pozik" agertu da, "Tourrera itzultzeko ametsa gero eta gertuago dagoelako".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa