Txirrindularitza
Odriozolaren apustua
eitb.eus
Kantabriako gaztea euskal egutegian nabarmendu zen amateur mailan (Bidasoako Itzulia irabazi zuen 2013an) eta bost urteko esperientzia du Kontinental mailako taldeetan.
Mario Gonzalez. Argazkia: Euskadi-Murias
Euskadi-Murias Kontinental Profesional mailako euskal taldeak Mario Gonzalez (1992) txirrindulariaren fitxaketa iragarri du, azken hiru denboraldietan Portugalgo Sporting-Tavira taldean aritutakoa. Kantabriako gaztea euskal egutegian nabarmendu zen amateur mailan (Bidasoako Itzulia irabazi zuen 2013an) eta bost urteko esperientzia du Kontinental mailako taldeetan.
Aurten lortu ditu Mariok emaitza onenak: GP Beiras e Serra da Estrela itzulian, saio bat irabazi zuen; bigarren sailkatu zen Grande Premio de Portugal N2 itzulian; seigarren, Gaztela eta Leongo Itzulian; eta bosgarren eta zazpigarren, Mediterraneoko Jokoetan. Azken hiru denboralditan, Sporting-Tavira taldean aritu da, eta lehenago, Poloniako ActiveJet taldean. Beraz, Jon Odriozolaren Euskadi-Muriasek txirrindulari horren aldeko apustua egin du eta orain arte izan duen kirol ibilbidean beste pauso bat ematen lagundu nahi dio.
Juniorretan, Espainiako erlojupeko txapelduna izan zen 2010ean; titulua errepikatu zuen 2011n, 23 urteko azpikoen mailan, eta errepidekoa irabazi zuen 2013an. Urte horretan, garaipen handia lortu zuen Bidasoako Itzulia bereganatuta. Gazte mailan, hainbatetan aritu zen Espainiako selekzioarekin, eta talde hauetan lehiatu zen: Cueva El Soplao (2011), Gomur-Cantabria (2012) eta Cafés Baque-Campos (2013).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa