Txirrindularitza
Dopina
Erredakzioa
Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak 15 eta 45 eguneko zigorra ezarri diezaioke Burgos BHri, 12 hilabetetan taldean eman diren bi dopin kasuengatik.
Nazioarteko Txirrindularitza Elkartea (UCI). Argazkia: @UCI_Cycling
Burgos BH taldeari 15 eta 45 egun arteko zigorra ezarri diezaioke Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI), Ibai Salasek eman zuen positiboagatik. Lau urteko zigorra ezarri zioten Salasi, "pasaporte biologikoaren baloreek deribatutako dopinaren kontrako araua urratzeagatik".
Hazteko hormona erabiltzeagatik zigortua izan zen Ibai Salas, baina hori ez da Burgos taldeak izan duen dopin-kasu bakarra, uda hasieran Igor Merino zigortu baitzuten, eta 2017ko abenduan David Belda lau urtez korritzeko gaitasunik gabe utzi baitzuen UCIk, EPOa hartzeagatik. Salasen eta Beldaren kasuak 12 hilabeteko epe barruan eman ziren; ondorioz, talde osoa gera daiteke lehiatzeko aukerarik gabe 15 eta 45 egun arteko epez, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak hala erabakiz gero.
"UCIk kontuan hartzen du Kirolean Osasuna Babesteko Espainiako Agentziak Salas lau urtez zigortzeko hartutako erabakia, haren pasaporte biologikoan eman ziren baloreengatik", adierazi du Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak komunikatu baten bitartez.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa