Txirrindularitza
Laugarrenez
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sunbewek eraman du zilarra, BMCek brontzea eta Movistarrek seigarren postuan burutu du Munduko Txaplketako erlojupekoa saio ederra eginez. Fabio Aruk bestalde, norgehiagokan lehiatzeari uko egin dio.
Innsbruckeko Munduko Txapelketako erlojupekoaren sari banaketa. Argazkia: EFE
Quick-Step belgikarrak irabazi du igande honetan Innsbruckeko Munduko Txapelketako bigarren proba, hain zuzen ere, gizonezkoen taldekako erlojupekoa. Movistarrek ere maila ona eman du, seigarren postua eskuratuz.
Modalitateko izar handirik gabe egin dio aurre talde belgikarrak txapelketari, baina seikote sendoa aurkeztu du hiru talderen artean jokatu den sariaren lehian dena emateko, eta egin ere. Gauzak horrela, Tom Dumoulinen Sunweb izan da bigarren eta Rohan Dennisen BMC hirugarren.
Quick-Step taldeak irabazitako erlojupekoaren azken edizioa izan da gaurkoa, emakumezkoen probaren gisa, ez da berriz egingo.
Movistarrek bestalde, sasoi betean dagoela erakutsi du, maila ona emanez eta denbora galantak eginez. Marc Soler, Andrey Amador, Nelson Oliveira eta Jasha Sutterlinek osatu dute taldea, eta aurretik Imanol Erviti eta Winner Anacona gelditu dira.
Bukatzeko, igande honetako probaren ostean, badirudi Soler izango dela Jonathan Castroviejoren bidelagun asteazkeneko bakarkako erlojupekoan. Bizkaitarra, gainera, laugarren izan da Chris Froome eta Geraint Thomas faltan somatu dituen Sky taldean.
¿ @quickstepteam are Men Team Time Trial World Champions ¿
— UCI (@UCI_cycling) 23 de septiembre de 2018
What a ride from the Wolfpack! ¿ #InnsbruckTirol2018 pic.twitter.com/ip4ISNLDnw
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa