Txirrindularitza
Irailaren 30ean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Javier Minguez hautatzaileak txirrindulari arabarra sartu du behin-behineko deialdian, Donostiako Klasikoan izan zuen erorikotik sendatu ostean.
Javier Minguez Espainiako txirrindularitza hautatzaileak irailaren 30ean Innsbrucken (Austria) jokatuko den Munduko Txapelketarako behin-behineko zerrendan sartu du Mikel Landa Murgiako txirrindularia, abuztuan, Donostiako Klasikoa lehiatzen ari zela, izan zuen erorikotik sendatu eta gero.
Minguezek astearte honetan eman du jakitera Mundialerako aurre-zerrenda, eta bertan txirrindulari arabarra ageri da. "Landarekin hitz egin nuen atzo. Ondo badago, joan egingo da", adierazi die Minguezek hedabideei, Espainiako Itzuliko hamaseigarren etaparen amaieran.
Landarekin batera, hautatzaileak beste sei euskal txirrindulari sartu ditu deialdi horretan: Jonathan Castroviejo, Ion Izagirre, Mikel Nieve, Omar Fraile, Pello Bilbao eta Imanol Erviti (azken hau erlojupekorako besterik ez).
Guztira 13 txirrindulari sartu ditu Minguezek aurre-zerrendan, eta horietako zortzi besterik ez dira izango Innsbrucken. Behin betiko zerrenda irailaren 16an jakinaraziko du hautatzaileak.
Horrenbestez, honako hauek dira lehen deialdi horretan ageri diren txirrindulari guztiak: Alejandro Valverde, Jonathan Castroviejo, Ion Izagirre, Enric Mas, Mikel Nieve, Jesus Herrada, David de la Cruz, Mikel Landa, Omar Fraile, Pello Bilbao, Marc Soler, Ruben Fernandez eta Lluis Mas.
Halaber, beste lau hauek dute, oraingoz, erlojupekoa korritzeko aukera: Jonathan Castroviejo, Imanol Erviti, Marc Soler eta Jorge Arcas. Azkenerako, horietako bi izango dira irailaren 26an jokatuko den erlojuaren aurkako proban.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa