16:59

Txirrindularitza

3. ETAPA

Miguel Angel Lopezek irabazi du Picon Blancoko etapa, eta bera da lider berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Astanako kolonbiarra Ivan Ramiro Sosa (Androni) herrikidearekin batera ihes eginda heldu helmugara, eta azken metroan gailendu zaio.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Miguel Angel Lopezek (Astana) Burgosko Itzuliko liderraren elastikoa jantzi du ostegun honetan, Picon Blanco maila bereziko mendatean bukatu den etapa irabazita.

Zenbait txirrindulariren erasoaldien ostean, 'Superman' Lopezek etapa amaierari iritsi baino hiru kilometro aurretik jo du erasoa eta metro batzuetako tartea zabaldu du. Apurka bada ere, tartea areagotzea lortu du, nahiz eta atzetik Igor Anton (Dimension Data) faboritoen tropeleko erritmoa bizitzea ahalegindu den.

Kolonbiarrak 20 segundoko abantailarekin zeharkatu du azken kilometroko pankarta, baina orduan Ivan Sosa bere herrikideak (Androni) aurrera egin du eta 300 metroren faltan Lopezen parera iritsi da. Aitzitik, azken esprintean Astanakoa argiago ibili da eta garaipena erdietsi du.

Garaipena lortzeaz gain, Astanako txirrindulariak lidergoa eskuratu du, nahiz eta bi segundoko tartea besterik ez dion ateratzen bigarren den Sosari. Lasterketa, beraz, oso irekita dago larunbatean jokatuko den etapa erabakigarria iritsi aurretik, Neilako aintziretan amaituko dena; izan ere, ostiralekoak esprinterrei emango die distira egiteko aukera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena