Txirrindularitza
Adierazpenak
Erredakzioa
Jonathan Castroviejok zilarrezko domina lortu zuen Europako Txapelketako erlojupeko proban. Urrezko dominak ihes egin zion 69 zentesimagatik.
Jonathan Castroviejo. Argazkia: EFE
Jonathan Castroviejo bigarren izan zen Europako Txapelketako erlojupeko proban eta ez zuen garaipena lortu, 69 zentesimagatik. Euriagatik urrezko domina lortu ez zuela uste du bizkaitarrak eta pena eman dio garaipenak segundo bat baino gutxiagogatik ihes egin izanak.
"Nahiko pozik nago eman dudan mailarekin. Zalantzak nituen ez nekielako Tourraren ostean nola erantzungo nuen. Azkenean, garaipenak euriagatik ihes egin didala uste dut. Ez nuen arriskurik hartu nahi, ez erortzeko", esan zuen Castroviejok Espainiako Txirrindularitza Federazioari eskainitako elkarrizketan.
Txirrindulari bizkaitarrak 69 zentesimagatik ez zuen proba irabazi. Horren inguruan ere hitz egin du Getxokoak: "Lasterketak horrelakoak dira. Batzutan irabazi eta beste batzutan galdu egiten dira. Pena da segundo bat baino gutxiagogatik bigarren amaitzea, baina pozik nago".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa