18:15

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, 8. etapa

Arnaud Demare esprintean gailendu da, eta Portek lider jarraitzen du

Agentziak | Erredakzioa

Lasterketa igandean amaituko da, 34 kilometroko erlojuaren kontrako saioarekin. Quintana bigarren da sailkapen nagusian, 17 segundora, eta Mikel Landa zazpigarren.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arnaud Demare frantziarrak irabazi du Suitzako Itzuliko zortzigarren etapa eta Richie Portek sailkapen nagusiko lider jarraitzen du. Txirrindulariek 123,8 kilometroko ibilbidea egin dute Bellizonan hasi eta amaituta.

Aurtengo bigarren garaipena da Demarerentzat, aurretik Paris-Nizako etapa bat irabazi du, eta Suitzako Itzulian lortzen duen bigarrena (2013an beste etapa bat irabazi zuen). 2 ordu, 41 minutu eta 7 segundoko denbora egin du 26 urteko frantziarrak. Bigarren Fernando Gaviria izan da eta hirugarren Alexander Kristoff norvegiarra.

Ibilbidea gorabeheratsua izan da, eta 21,5 kilometroko zirkuitu bati sei itzuli eman behar izan dizkiote. Lau txirrindulari izan dira protagonista ia etapa osoan: Eddi Dumbar irlandarra (Aqua Blue Sport), Willie Jakobus Smit hegoafrikarra (Katusha-Alpecin), Natahn Brown estatubatuarra (EFE-Drapac) eta Paul Ourselin frantziarra (Direct Energie).

Talde nagusiak helmugarako 6,5 kilometrora harrapatu ditu.

Tropelak abiadura handia hartu du eta argi egratu da garaipena esprintean jokatuko zutela. Indartsuena Arnaud Demare izan da, Gaviria, Kristoff eta Saganen aurretik.

Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik: Richie Portek lehen postuan jarraitzen du, Nairo Quintana bigarren da, 17 segundora, eta Wilkko Kelderman holandarra hirugarren 52 segundora.

Igandean bederatzigarren eta azken etapa jokatuko dute, 34 kilometroko erlojuaren kontrako Saioa, Bellinzonan bertan.

 

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena