18:59

Txirrindularitza

SUITZAKO ITZULIA 2018

Ulissik eskuratu du etapa eta Porte lider jarri da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Mikel Landak saiakera egin du azken kilometroetan, baina indar hustu egin da eta faboritoen atzetik helmugaratu.

1:13
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Diego Ulissi italiarrak (UAE Emirates) Suitzako itzuliko bosgarren etapa poltsikoratu du asteazken honetan. Gstaad eta Leukerbad artean jokatu den etaparen ostean (155,7 kilometro) Richie Portek jantzi du elastiko horia.

Ulissik esprintean irabazi du ia faborito guztiak zeuden tropel txiki batean. Bertan egon ez den bakarra Mikel Landa izan da. Movistarreko txirrindulariak helmugara heldu baino sei kilometro aurretik ihes egin du tropeletik, Leukerbad gainaren malda gogorrenak aprobetxatuta. Alabaina, larrutik ordaindu du bere esfortzua, eta guztiz indar hustuta geratu da azken kilometroan.

Mikel Landa faboritoen taldetxoarekiko 13 segundoko abantaila izatera iritsi da, baina azkenerako 14 segundo galdu ditu helmugan sartu denean.

Faboritoekin batera sartu dena Richie Porte izan da (BMC). Australiarrak zortzigarren egin du etapan, eta orain arte lider zegoen Stefan Kung taldekideak azaldutako ahulezia (suitzarrak hiru minutu eta erdi galdu ditu helmugan) baliatu du sailkapeneko lehen postura igotzeko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena