10:59

Txirrindularitza

SUITZAKO ITZULIA 2018

Juul Jensen bakarka heldu da helmugara, ihesaldi baten ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Daniarra eguneko ihesaldian egon da beste bost txirrindularirekin batera. Bere aldetik, Stefan Kungek líder jarraitzen du.

  • Juul Jensen, pozarren etapa irabaztean. Argazkia: EFE

    Juul Jensen, pozarren etapa irabaztean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Christopher Juul Jensen daniarrak (Mitchelton-Scott) irabazi du astearte honetan Gansingen eta Gstaad artean lehiatu den Suitzako Itzuliko laugarren etapa.

Jensenek 4:35.56 ordu behar izan ditu ibilbideko 189,2 kilometroak betetzeko, eta zortzi segundoko abantaila atera dio faborito guztiekin heldu den tropelari.

Jensen ia hasieratik ibili da ihes eginda beste bost txirrindularirekin batera. Iheskideek elkarrekin egin dute ibilbide osoa helmuga baino 17 kilometro aurretik zegoen bigarren mailako mendatera (Saanenmöserstrasse) iritsi arte. Orduan, 1:24ko abantaila zeukaten tropelarekiko.

Aipatu igoeran Nans Peters (AG2R) frantziarrak aurrera egitea lortu du, Jensenek ezin izan baitio jarraitu hasiera batean. Alabaina, ekinean jarraitu du, eta mendatearen jaitsieran Petersekin bat egitea lortzeaz gain, hura atzean uzteko gai izan da, etapako azken lau kilometroei bakarka ekiteko.

Azken kilometro horietan, daniarrak zeukan abantaila murrizten joan da etengabe, baina nahikoa izan da Jensenek etapako garaipena poltsikora zezan. Azkenerako, zortzi segundoko tartearekin helmugaratu da, eta horrek Stefan Kung (BMC) suitzarrari elastiko horiarekin jarraitzea ahalbidetu dio. Kungek hiru segundoko aldea dauka bere taldekideak diren Greg Van Avermaet eta Richie Porterekiko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    28 22:10 - 00:45 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena