Txirrindularitza
2018ko Dauphine Criteriuma
AGENTZIAK | EEREDAKZIOA
Pello Bilbao (Astana) bizkaitarra hamaikagarren lekuan helmugaratu da, irabazlearengandik 8 segundora.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Julian Alaphilippe frantziarrak (Quick Step) eskuratu du Dauphine Criteriumeko laugarren etapa, Chazey-sur-Ain eta Lans-en-Vercors artean bete duten 181 kilometroko ibilbidearen ostean. Sky taldeko Gianni Moscon italiarrak jantzi du elastiko horia Kwiatkowski liderrak segundo batzuk galdu baititu helmugan.
Alaphilippek bere abiadura aprobetxatu du etapako azken aldapan, faboritoen taldetxoko azkarrena izateko. Horren atzetik sartu dira Dan Martin irlandarra (Emirates) eta Geraint Thomas galestarra (Sky). Pello Bilbao bizkaitarra (Astana), bere aldetik, hamaikagarren izan da etapan, irabazlearengandik 8 segundora.
Sailkapen orokorrean, Mosconek 6 segundo ateratzen dizkie Michal Kwiatkowski eta Geraint Thomas Skyko taldekideei .
Ostiral honetan, bosgarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Grenoble eta Valmorel artean, eta 130,5 kilometro egin beharko dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa