Txirrindularitza
Romandiako Tourra
Agentziak | Erredakzioa
Primoz Roglicek lider jarraitzen du. Rohan Dennis bigarren da, denbora berean, eta hirugarren Geraint Thomas, lau segundora.
Albisteak (2)
Thomas de Gendt Lotto Soudaleko txirrindularia gailendu da Romandiako Tourreko bigarren etapan. Guztira, 173,9 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Suitzako Delemont eta Yverdon-les-Bains udalerrien artean. Primoz Roglic esloveniarrak lider jarraitzen du.
Etapa hasi eta gutxira, De Gendt belgikarrak erasoa jo du eta berarekin eraman ditu Victor Campenaerts herkide eta taldekidea, Adriy Grivko ukrainarra, Nathan Brown estatubatuarra eta Matteo Fabro italiarra.
Kilometroek aurrera egin ahala, taldea txirrindulariak galtzen joan da De Gendt lasterketa buruan bakarrik geratu den arte. Belgikarrak ondo aprobetxatu du Campenaerts taldekideak egindako lana.
Tropel nagusiak belgikarra harrapatzen saiatu den arren, De Gendtek ondo eutsi dio bere aldeari eta bera bakarrik iritsi da helmugara.
Primoz Roglicek sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du. Rohan Dennis bigarren da, denbora berean, eta Geraint Thomas hirugarren, lau segundora.
Ostiralean hirugarren etapa jokatuko dute, erlojuaren kontrako 9,9 kilometroko banakako Saioa, Ollon eta Villars artean.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa