14:23

Txirrindularitza

Miguel Indurain Sari Nagusia

Josu Zabala eta Julen Amezqueta, Caja Ruralekin Miguel Indurain Sari Nagusian

Agentziak | Erredakzioa

Aurten, Lizarran bukatuko da lasterketa. Schultz, Ferrari, Silva, Celano eta Rodriguez ere talde nafarraren 'zazpikotean' izango dira.

  • Caja Rural-Seguros RGAren zazpikotea.

    Caja Rural-Seguros RGAren zazpikotea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Zabala eta Julen Amezqueta nafarrak Miguel Indurain Sari Nagusian izango dira Caja Rural-Seguros RGA taldearekin. Zazpikote "lehiakorra" eramango du Nafarroako taldeak etxeko lasterketara. Amezquetak, gainera, bere jaioterrian korrituko du, Lizarran.

Eugenio Goikoetxea kirol zuzendariak baieztatu duenez, Nick Schultz australiarra, Fabricio Ferrari uruguaiarra, Joaquim Silva portugaldarra, Danilo Celano italiarra eta Cristian Rodríguez andaluziarra ere bertan izango dira.

Josu Zabalak "etxeko lasterketan lehiatzeko gogo handiekin" helduko da Nafarroako lasterketara, hirugarrenez.

"Denboraldi hasieran Argentinan eta Portugalen lehiatu ostean, txirrindulari bezala hazi naizen lasterketara itzultzea, beti animoak ematen dizkizun jendearekin, motibazio berezia da", esan du Zabalak.

"Momentu onean" helduko da, eta "lasterketa ona" egitea espero du. "Talde osoa ere hanka onekin etorriko da, Kataluniako Volta eta Coppi Bartalitik", eta baten bat "bukaerara arte aukerekin egoteko" lan egingo dute.

Azken urteetan Puyko Andre Mariaren basilikan bukatu zen Miguel Indurain Sari Nagusia, igoeran, baina aurten Lizarran amaituko da.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 11:25 - 12:00 ''HELMUGA'' saioa
    22 12:15 - 14:00 ATLETISMOA | Amurrioko Krosa
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena