13:33

Txirrindularitza

Kataluniako Volta

Valverde, Quintana eta Solerrekin arituko da Movistar Kataluniako errepideetan

Agentziak | Erreakzioa

Chris Froome azken lau edizioetan izan da, baina aurten ez du Kataluniako Voltan korrituko. Astelehenean hasiko da, igandera arte, eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Movistar izango da Kataluniako Voltaren talderik indartsuena / EFE.

    Movistar izango da Kataluniako Voltaren talderik indartsuena / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Voltaren 98. edizioa hasiko da martxoaren 19an, astelehenarekin, Calellan, eta Bartzelonan bukatuko da 25ean, igandearekin. Zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek. Azken bi irabazleak, Alejandro Valverde eta Nairo Quintana, biak Movistarrekoak, irteeran egongo dira.

1.259,8 kilometroko ibilbidea egingo dute txirrindulariek, lineako zazpi etapatan. Egutegiko lasterketarik zaharrena da, Frantziako Tourraren eta Italiako Giroaren ostean, eta azken urteetan bultzada izan du.

Chris Froome ez da Calellako irteeran izango. Espainiako Vueltan izandako positiboagatik ikertzen ari dira denboraldi honetan. Skyk, baina, Sergio Henau izango du lider, eta etorkizunean kontuan hartu beharreko Egan Bernal kolonbiarrak ere parte hartuko du.

Movistar izango da talderik indartsuena. Quintana eta Valverdez gain, Marc Solerrek, Kataluniako txirrindularitzaren izar berriak, etxean korrituko du. Paris-Niza irabazi du aurten.

Mitchelton-Scotten Esteban Chaves izango da liderra. Adam eta Simon Yates anaiak ere bertan izango dira. Lehenengoa 5.a izan da Tirreno-Adriaticon, eta bigarrenak 2. postuan bukatu du Paris-Niza, 4 segundora.

Dan Martin da bere palmaresean Volta bat daukan eta Callelan izango den beste txirrindularia. 2013koa irabazi zuen, baina UAE Team Emirates taldean Fabio Aru izango da liderra. Italiako Giroa prestatzen ari da.

Rigoberto Uran (EF Drapac p/b Cannondale), Warren Barguil (Fortuneo-Samsic) eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) ere aipatzeko modukoa dira, eta esprinterren artean, Nacer Bouhanni (Cofidis). Ez da esprinterako aukera asko egongo, hala ere.

18 mendate igoko dituzte txirrindulariek: maila bereziko hiru, 1. mailako sei, 2. mailako lau eta 3. mailako bost. La Molina eta Vallter 2000 etapa bukaera izango dira.

IBILBIDEA

1. etapa - martxoak 19: Calella-Calella / 152,3 Km

2. etapa - martxoak 20: Mataro - Valls / 175,6 km

3. etapa - martxoak 21: Sant Cugat del Valles - Vallter 2000 / 199,2 km

4. etapa - martxoak 22: Llanars-La Molina / 170,8 km

5. etapa - martxoak 23: Llívia-Vielha / 212,9 km

6. etapa - martxoak 24: Vielha - Torreferrera / 194,2 km

7. etapa - martxoak 25: Bartzelona-Bartzelona / 154,8 km

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena