Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa (7. etapa)
Erredakzioa
Rohan Dennisek irabazi du azken etapa, 10 kilometroko erlojupekoa, eta Michal Kwiatkowski da lasterketa italiarraren 53. edizioko txapelduna. Castroviejo hirugarren izan da erlojupekoan.
Michal Kwiatkowski (Sky) da 2018ko Tirreno-Adriatikoa lasterketako irabazlea. Sailkapen nagusiko lehen postuan amaitu du 53. edizioa, Damiano Caruso (BMC) izan da bigarren eta Geraint Thomas (Sky), hirugarren.
Kwiatkowski da Tirreno-Adriatikoa irabazi duen lehen txirrindulari poloniarra. Azken etapa, San Benedetto de Tronton (Ascoli, Marcas) hasi eta amaitu den 10 kilometroko erlojupekoa izan da. Carusorekiko 3 segundoko abantailarekin ekin dio Kwiatkowskik erlojupekoari eta 24 segundora handitu du zeukan abantaila. Rohan Dennisek (BMC) irabazi du etapa, Jos Van Emden (TLJ) izan da bigarren eta Jonathan Castroviejo (Sky) euskal txirrindularia, hirugarren.
Mikel Landak sailkapen nagusiko hrugarren postuan ekin dio azken etapari, baina seigarren postuan amaitu du Tirreno-Adriatikoa. Hala ere, maila ona eskaini du Arabako txirrindulariak eta laugarren etapan garaipen handia lortu zuen.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 11:50 - 12:15 | ''HELMUGA'' saioa |
22 | 12:20 - 14:00 | ATLETISMOA | Amurrioko Krosa |
22 | 16:00 - 17:00 | AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak |
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa