Txirrindularitza
Tirreno-Adriatikoa, 4. etapa
Agentziak | Erredakzioa
Movistar taldeko arabarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Damiano Caruso liderrarengandik 20 segundora.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mikel Landa esprintean gailendu da Tirreno-Adriatikoko laugarren etapan. Guztira, 219 kilometro egin dituzte Foligno eta Sassotetto artean. BMC taldeko Damiano Caruso da lider berria.
Landak erasoa jo du Sassonettoko igoeran. 11,8 kilometro igo behar izan dituzte, % 13ko aldapekin. Landa lehena izan da helmugan sei ordu, 22 minutu eta 13 segundoko denbora eginda. Rafal Majka (Bora) bigarren izan da eta George Bennet (Lotto() hirugarren.
Garaipen honi esker, arabarra hirugarren da orain sailkapen nagusian, Damiano Caruso lider berriarengandik 20 segundora. Bigarren tokian Wilko Kelderman holandarra da.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa