Txirrindularitza
Paris-Niza (6. etapa)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Luis Leon Sanchezek lider segitzen du, larunbatean jokatuko den zazpigarren etapa jokatu aurretik.
Rudy Molard frantziarrak irabazi du ostiral honetan Paris-Nizako seigarren etapa. Argazkia: EFE
Rudy Molard (Groupama-FDJ) frantziarrak poltsikoratu du ostiral honetan Paris-Nizako seigarren etapa. Sisteron eta Vence artean jokatu den 198 kilometroko ibilbideko azken txanpan egindako erasoaldiari amaiera arrakastatsua eman ostean.
Gorabeheratsua izan den ibilbidean, Molardek bere aukerak baliatu ditu aurrealdeko taldetxoan helmugara heltzeko hiru kilometrora salto eginda, eta faboritoei bi segundo atera dizkie azken marra igaro duenean.
Haren atzetik sartu dira Tim Wellems belgikarra (Lotto Soudal), Julian Alaphilippe frantziarra (Quick Step) eta Luis Leon Sanchez liderra (guztiak denbora berean). Luis Leon Sanchez laugarren izan da etapan (irabazlearengandik bi segundora heldu da) eta lider izaten jarraitzen du.
Larunbat honetan, zazpigarren etapa jokatuko dute (Niza-Valdeblore La Colmiane, 175 kilometro), aurtengo lasterketako "erregina" izan daitekeena, bigarren mailako hiru mendate eta lehen mailako bi. Horietako azkenak helmuga izango du bertan, 16,3 kilometroko igoeraren ostean (% 6,3ko bataz besteko maldarekin).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa