Txirrindularitza
Tirreno-Adriatiko (1. etapa)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mikel Landa buru duen Movistar Team taldeak denbora asko galdu du eta hamabigarren postuan besterik ez da sailkatu, 50 segundo galduta.
BMC izan da talderik azkarrena taldekako erlojupekoan. Argazkia: EFE
Damiano Caruso (BMC) txirrindulari italiarra Tirreno-Adriatikoko lehen liderra da, bere taldeak irabazi baitu taldekako erlojupekoa lasterketari hasiera eman dion etapan.
Ameriketako Estatu Batuetako taldeak bere faboritismoa berretsi du, eta nagusi izan Lido di Camaiore herrian hasi eta amaitu den 21,5 kilometroko ibilbidean 22:19 minutuko denborarekin. BMCren ondoren, Mitchelton-Scott eta Chris Froomen Sky heldu dira.
Bere aldetik, Mikel Landa buru duen Movistar Team taldeak denbora asko galdu du eta hamabigarren postuan besterik ez da sailkatu, 50 segundo galduta.
Sailkapen orokorra:
1. BMC (USA) 22:19.
2. Mitchelton-Scott (AUS) a 4".
3. Sky (GBR) 9".
4. Quick-Step BEL) 15".
5. Sunweb (ALE) 25".
.../...
12. MOVISTAR TEAM (ESP) 50".
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa