20:53

Txirrindularitza

Tirreno-Adriatiko (2. etapa)

Marcel Kittel Sagani gailendu zaio esprintean eta Bevin (BMC) lider jarri da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

El velocista germano demostró las condiciones que le acreditan como uno de los mejores llegadores del pelotón y sumó su primera victoria parcial de la temporada.

  • Marcel Kittelek denboraldiko lehen etapa lortu du. Argazkia: EFE

    Marcel Kittelek denboraldiko lehen etapa lortu du. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Marcel Kittel (Katusha-Alpecin) txirrindulari alemaniarrak poltsikoratu du ostegun honetan Tirreno-Adriatikoko bigarren etapa, 172 kilometro egin ostean Camaiore eta Follonica herriak batu dituena.

Patrick Bevin (BMC) zeelandaberritarrak, berriz, Damiano Caruso taldekideari txanda hartu dio eta lasterketako lider berria da.

Kittel alemaniarrak tropeleko esprinter onenetakoa dela argi utzi du, eta denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) eslovakiarra eta Giacomo Nizzolo (Trek-Segafredo) italiarrari aurre hartuta.

Jardunaldiko azken txanpan 30 txirrindulari inguruk erorikoa izan dute, tartean Adam Yates (Mitchelton-Scott) britainiarrak. Bitartean, Patrick Bevin lehen postura igo da, BMC bere taldeak taldekako erlojupekoan lortutako garaipena baliatuta.

Ostiral honetan hirugarren etapa jokatuko dute txirrindulariek Follonica eta Trevi artean, Tirrenoko aurtengo luzeena (239 kilometro ditu).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena