Txirrindularitza
Paris-Niza (5. etapa)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Tropela lau segundora iritsi denez, Luis Leon Sanchezek ez du arazorik izan lehen postuari eusteko.
Jerome Cousinek lortu du bosgarren etapa. Argazkia: EFE
Jerome Cousin (Direct Energie) txirrindulari frantziarra eskuratu du garaipena Paris-Nizako bosgarren etapan. Txirrindulariek 162 kilometro bete dituzte Salon-de-Provence eta Sisteron herrien artean. Luis Leon Sanchezek (Astana) lider jarraitzen du.
Etapako garailea eguneko ihesalditik atera da, tropelari aurre hartuta. Egunean zehar ez da izan taldekideek ondo babestuta eraman duten liderraren aurkako erasorik.
Cousinez aparte, Nicolas Edet, Julien El Fares eta Nils Politt izan dira ihesaldiko gainerako kideak, baina Cousin eta Politt besterik ez dira nabarmenduta heldu azken igoerara elkarren aurka garaipena lehiatzeko. Alemaniarrak ahalegin indar gehiago jarri ditu helmugara heltzeko, frantziarrak gorde egin dituen bitartean, eta azkenerako estrategia ondo atera zaio.
Tropel handia lehenengo biengandik lau segundora helmugaratu da, eta, hortaz, Luis Leon Sanchezek ez du arazorik izan lehen postuari euste
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa