19:29

Txirrindularitza

Paris-Niza (2. etapa)

Groenewegenek irabazi du bigarren etapa eta Demarek jarraitzen du lider

Erredakzioa

Dylan Groenewegen (LottoNL-Jumbo) izan da Paris-Nizako bigarren etapako irabazlea. Arnaud Demarek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan eta Gorka Izagirre laugarren da, 13 segundora.

1:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dylan Groenewegen (LottoNL-Jumbo) izan da Paris-Niza lasterketako bigarren etapako irabazlea. Etapa Orsonville eta Vierzon herrien artean egin da, eta 187 kilometroko ibilbidea izan du. Arnaud Demarek (Groupama-FDJ) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.

Groenewegenek esprintean lortu du garaipena Elia Viviani (Quick Step Floors) eta Andre Greipel (Lotto Soudal) gaindituta. Quick Step Floors taldea jarri da tropelaren buruan azken kilometroetan Vivinirentzat esprinta prestatzeko, baina Dylan Groenewegen troplearen buruan jarri da azken metroetan eta indar erakustaldia emanda, garaipena lortu du.

Paris-Nizako liderra den Demare, bosgarren izan da etapan. Julian Alaphilippe (Quick Step Floors) da bigarren 10 segundora eta Mike Teunissen (Sunweb) hirugarren, 13 segundora. Gorka Izagirre (Bahrain Merida) laugarren da, liderrarengandik 13 segundora.


Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena