Txirrindularitza
Strade Bianche
Agentziak | Erredakzioa
Bardet eta Van Aerti nagusitu zaie gazte belgikarra. Lokatza protagonista izan da Italiako lasterketan.
Albisteak (3)
Tiesj Benootek (Lotto-Soudal) irabazi du 12. Strade Bianche, Romain Bardet (Ag2r) eta Wout Van Aert (Verandas-Willems). 184 kilometroko bidea egin dute txirrindulariek, eta horietako 64 lur pistetan.
23 urteko belgikarraren lehenengo garaipen handia da. Euriak txirrindularien jarduna zaildu du, eta Strade Biancheko bideak lokatzez bete ditu 39 segundoko aldearekin heldu da Benoot. Le Tolfen, azken 'sterrato'-an, atzean utzi ditu Bardet eta Van Aert, eta momentu horretatik aurrera aldea mantendu du, nagusitasunez.
Alejandro Valverdek (Movistar) laugarren egin du, 4 kilometro falta zirenean atzean geratu ostean. Ez da egun ona izan Sagan, Kwiatkowski, Nibali eta Van Avermaetentzat.
SAILKAPENA
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa