Txirrindularitza
Tour Down Under, 5. etapa
eitb.eus
Izagirre anaiak aurrean izan dira azkenera arte; Gorkak seigarren du 10 segundora, eta Jonek bederatzigarren, 14 segundora.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Richie Porte BMC taldeko australiarra gailendu da Willunga Hillen amaitu den etapan. Portek 33 urte beteko ditu hilaren 30ean.
Bigarren Daryl Impey hegoafrikarra izan da, zortzi segundora. Impey da, hain zuzen, lasterketako lider berria Tour Down Under amaitzeko etapa bakarra falta denean. Impey eta Porte denbora berean dira, eta horrek emozio handia emango dio azken jardunaldiari.
Izagirre anaiak etapagatik lehiatzen izan dira azkenera arte. Gorkak seigarren egin du 10 segundora, eta Jonek bederatzigarren, 14 segundora.
Sailkapen nagusian, Gorka Izagirre zazpigarren da, liderrarengandik 20 segundora, eta Ion hamargarren, 24 segundora.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa