Txirrindularitza
Urtarrilaren 16tik 24ra
eitb.eus
Jon eta Izagirre anaiak ere Australian izango dira. Bahrein taldearekin berriz ere elkarrekin korrituko dute Ormaiztegikoak.
Peter Sagan. EFE
Albisteak (3)
Peter Sagan (Bora) eslovakiarra gailendu zen asteburuko People’s Choice lasterketan. Munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen Sagan azkarrena izan zen Wakefield Roaden, Adelaidan, prestatutako 50,6 kilometroko zirkuituan eta bera da faborito nagusiena asteartean hasiko den Tour Down Under lasterketarako.
Talde indartsua eraman du Borak Saganen aukerak handitzeko, baina aurrean maila handiko txirrindulariak izango ditu, esaterako, Simon Gerrans bere taldekidea, Richie Porte (BMC) iazko garailea, Caleb Ewan (Mitchelton), Andre Greipel (Lotto Soudal) edo Diego Ulissi (UAE).
Jon eta Izagirre anaiak ere Australian izango dira. Bahrein taldearekin berriz ere elkarrekin korrituko dute Ormaiztegikoak.
Etapak
1. etapa, Port Adelaide - Lyndoch, 145 km
2. etapa, Unley - Stirling, 148.6 km
3. etapa, Glenelg - Victor Harbor, 146.5 km
4. etapa, Norwood - Uraidla 128.2 km
5. etapa, McLaren Vale - Willunga Hill, 151.5 km
6. etapa, Adelaida - Adelaida , 90 km
Azken irabazleak
2017. Richie Porte (AUS)
2016. Simon Gerrans (AUS)
2015. Rohan Dennis (AUS)
2014. Simon Gerrans (AUS)
2013. Tom-Jelte Slagter (HOL)
2012. Simon Gerrans (AUS).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa