11:33

Txirrindularitza

Abian da denboraldia

Saganek irabazi du People’s Choice klasikoa, Tour Down Under lasterketaren atarian

Agentziak | Erredakzioa

Esprintean gailendu zaie probako beste bi faborito nagusiei: Andre Greipel alemaniarra (Lotto Soudal) eta Caleb Ewan australiarra (Mitchelton-Scott).

0:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Sagan eslovakiarra gailendu da People’s Choice lasterketan. Munduko txapelketa hiru aldiz irabazi duen Sagan azkarrena izan da Wakefield Roaden, Adelaidan, prestatutako 50,6 kilometroko zirkuituan.

Bora-Hansgrohe taldeko liderra esprintean gailendu zaie lasterketako beste bi faborito nagusiei: Andre Greipel alemaniarra (Lotto Soudal) eta Caleb Ewan australiarra (Mitchelton-Scott).

Apustuak Ewanen alde izan dira, iazko edizioa irabazi zuen australiarrak, baina maila handiko bi aurkari izan ditu aurrean: Andre Greipel (Tour Down Underreko 16 etapa iarabzi du, eta sailkapen nagusia bi aldiz), eta Peter Sagan.

Lasterketan zazpi txirrindulariko ihesaldia izan da, tartean Jhonatan Restrepo Astanako kolonbiarra. Restrepo taldetik ihes egiten saiatu da zenbait aldiz.

Lan erditan, iheslariek 24 segundoko aldea izan dute tropelarekiko. Talde nagusian Andre Greipelen Lotto-Saudal taldea aritu da tiraka. Quick Step ere gertu izan dute.

Ihesaldia zirkuituari emandako 18. itzulian amaitu da, eta azken metroetan Peter Sagan indartsuena dela erakutsi du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena